martes, 26 de mayo de 2009

Procycling

Procycling filosofia bat da, "ciclo indoor" egiteko modu berezia. Musikan eta erritmoan jartzen dute arretarik handiena.


Orain dela hiru urte ezagutu nuen aktibitate hau. Txirrindularia nintzen eta lan hau gustuko nuen. Horregatik Madrilera joan nintzen kurtsoa egitera. Oso posik bueltatu nintzen handik. Gende zintzoa ezagutu nuelako. Oraindik kontaktuan jarraitzen dut haiekin, oso lagun onak direlako, batzuk oso garrantzitsuak nire bizitzan.

Klaseak Kim Forteza eta Mikel Domenench ematen zituzten. Kim oso entrenatzaile ona da, eta ciclo indoor-eko aktibitatea ameriketatik europara ekarri zuen orain dela urte asko. Mikel berriz Getxoko mutikoa da, IVEF ikasten ari da, baina dagoeneko irakasle ezinobea da. Kim Fortezaren gimnasioan lan egiten du, Mayorkan, eta elkarrekin "masterclas" eta kurtso pila ematen dituzte.

Oso neskato lotsatia naiz eta klase hauek emateko esfortsu handia egin behar nuela uste nuen. Kurtsoan bertan egindako praktiketan adibidez oso txarto egin nuen, gustiz lotsatuta nenbilelako eta oso oso gaizki egin nuen. Txarrena hurrengo egunean lanean hasiko nintzela Deustuko polikiroldegian.

Kurtsoa bukatu ostean Manuel Montealegre izeneko klase-kidea cd bat oparitu zidan, ORBITAL deitu zuena. Ez dut inoiz ahaztuko opari hau. Deustun musika honekin asi nintzen. Oso klase ona eman nuen, gendea berria ez nintzela konturatu ez zelako.



Denbora pasa zen eta Txurdinagako polikiroldegira bidali ninduten. Han urte batez egon nintzen hainbat aktibitateak emoten. Gende oso majutsua ezagutu nuen bertan eta anitz ikasi.


Orain irakaslea naiz Portugaleteko zentru batetan (Body Gym2). Oso pozik nago bertan, gustura, gendea lan egiteko prest dagoelako eta gimnasioa etxetik hurbil dagoelako. Oraindik ere ikasten nabil, egunerko zerbait berri ikasten.


Nire klaseak asko aldatu diren arren, nire filosofia berbera da: PROCYCLING + HEZIKETA FISIKOA+ PSIKOLOGIA. Hiru gauza horiek klasea betetzeko osagai importanteenak dira.

No hay comentarios: