lunes, 25 de mayo de 2009

ESTRESA

Helduen erdiek baino gehiagok estresa jasaten edo jasan dute noizbait. Estresa fenomeno fisiologikoa da, organismoak ematen duen erantzun bat. Hainbat osasun arazo ari da sortzen gure gizartean, horregatik gaixotasuna kontsideratzen da. Askok gara gaixotasun hau sufritzen dugunok.

Faktore asko dira estresa eragiten dutenak: lana, ikasketak, osasun arazoak, bikote-harremanak… Edonork gustura ez dagoenean, presaka ibiltzean edo arazo larriekin egotean estresa daiteke. Baliteke hau ez gertatzea baina ez da ohikoena. Dena den, estresa kontrolatzen denean bizimodua atseginagoa izan daiteke. Horregatik, gaixotasun honi aurre egiteko hainbat tresna proposatzen dituzte gure medikuek. Proposatzen duten lehenengo metodoa botiken erabilpena da. Nik ez nago botika hartzearen alde. Botika erabili barik sendatzeko posibilitatea egonda ez dut beharrezkoa ikusten. Nahiago dut metodo naturalak erabiltzea. Baina argi dago metodorik azkarrena dela. Bigarren metodoa erlaxatzea da. Baina, estresatuta bazaude, nola erlaxatuko zara? Teoria oso erraza dirudi, baina ez da hain erraza, horregatik medikuenera jo beharko dugu metodo hau betetzeko. Proposatzen duten hirugarren metodoa masajearena da. Masajea bai, baina zein masaje? Imagina ezazu klinika batetara zoazela eta hango tipoa gela batetan sartzen zaituela. Hasiera batean eta ezagutu barik ere, biluztea agintzen dizu. Eta han zaude, gela hotz batean, erdi biluzik eta tipo ezezagun batekin. Hasten zara gogoratzen medikuak agindutakoa betetzen hari zarela eta lasai gelditzen zara, zure onerako izango dela uste duzulako. Bat-batean tipoa zure gorputzako kontraktura guztiak aurkitzen ditu. Banan-banan eta indarra aurreztu barik haiekin akabatzen du modu mingarri batean. Hau desestresantea da? Laugarren eta bosgarren metodoak hidroterapia eta musika-terapia dira, hau da, ura eta musika erabiliz egindako terapiak. Metodo hauek berrienetarikoak dira. Zentro espezializatuetan aurki ditzakegu. Nahiko garestiak dira, baina oso onuragarriak direnez pena merezi du diru hori gastatzea.


Gure adituek (gehien estresatzen diren gizakiek), hainbat prebentzio aholkuak proposatzen dituzte: behar adina lo egin, ariketa fisikoa egin, elikadura zaindu, denbora ongi antolatu, monotonia eutsi… Esaten dutenez, hau guztia betetzekotan, estresa ez da agertuko. Oso erraza dirudi arren, gutxik dira estresa menperatzen dutenak. Horregatik soluziorik onena, estresaren alde positiboak ikustea da.

2 comentarios:

Ekaitz dijo...

Pozten nahiz berriro animatu zarela ikustean. Kasualitatea izango da baina atzo arrebak eskatu zidan idazlan bat zuzentzea, Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketa baitu aurki.

Bueno ikusi dizkizudan akats batzu zuzuendu dizkizut, ez nahiz Euskaltzaindikoa, beraz, agian nik proposatutako gauzaren bat astakeria izan daiteke, baina...

Animo! Ideia oso ona blog honena! Jarraitu gauzak zintzilikatzen eta saiatuko nahiz denbora dudan einean laguntzen. Oso "tocapelotas" jartzen banaiz esan lasai, eh! Hori bai, EGA ateratzen duzunean (aurki) kaña bat ordaindu beharko dudazu! Jur,jur,jur! (* ja,ja,ja euskeraz)



Asko (Askok) gara gaixotasun hau sufritzen dugunak (dugunok).

Edonor estresatu daiteke gustora bizi ez denean, presaka dabilenean edo arazo larriak dituenean.(Edonork gustura ez dagoenean, presaka ibiltzean edo arazo larriekin egotean estresa daiteke.Baliteke hau ez gertatzea baina ez da ohikoena).

Ni (Nik) ez nago botikak (botika) hartzearen alde.

(Nahiago dut metodo naturalak erabiltzea. Baina argi dago metodorik azkarrena dela.) Nahiago ditut metodo naturalak, nahiz eta agian botikak azkarragoak izan daitezkeen.

(Teoria oso erraza dirudi, baina ez da hain erraza, horregatik medikuenera jo beharko dugu metodo hau betetzeko) Teorian oso erraza dirudien arren, ez da hain erraza. Bide hau jarraitzekotan medikuari bisita egitea komeni da.

(eta hango tipoa gela batetan sartzen zaituela.) eta bertako erizainak/masajistak/medikuak gela batean sartzen zaituela.

(Hasiera batean eta ezagutu barik ere,) Hasteko,

(Hasten zara gogoratzen medikuak agindutakoa betetzen hari zarela eta lasai gelditzen zara, zure onerako izango dela uste duzulako)
Medikuak agindutakoa betetzen hari zarela pentsatzen duzu eta onerako izango delakoan lasaitzen zara.

(Bat-batean tipoa zure gorputzako kontraktura guztiak aurkitzen ditu) Bapatean, (tipoa)k zure gorputzeko kontraktura guztiak aurkitzen ditu,

(Hau desestresantea da?) Hau lasaigarria/errelaxantea al da?

(pena merezi) Euskaraz penak ez du ezer merezi! ;-) merezi bakarrik erabili

(prebentzio aholkuak proposatzen dituzte) prebentzio aholku ematen dituzte

(hau guztia betetzekotan) hau guztia bete ezkero,

(Oso erraza dirudi arren, gutxik dira estresa menperatzen dutenak) Oso erraza dirudien arren, gutxi dira estresa menperatzen dutenak edo gutxik lortzen dute estresa menperatzea

GS dijo...

Ai ama! zelako zuzenketa! jur jur

Mila esker zure laguntzagatik!

Orain birpasu egitera noa....