viernes, 29 de mayo de 2009

Etxebizitza


Etxebizitza konstituzioan agertzen den gizakion eskubidea da. Etxebizitza baten funtzioa jendeak bizi ahal izateko leku bat izatea da, bizimodua duintasunez aurrera atera ahal izateko leku duin bat izatea alegia. Gaur egun aldiz, luxua bihurtu digute etxebizitza, eta arazo honi "bukaera emateko" asmoz zenbait gobernuk jarri duten etxebizitza pribatuen alokairu publikoaren zerbitzuak areagotu egiten du arazoa. Izan ere, etxe baten baino gehiagoren jabe direnak geroz eta gehiago aberasteko aukera dute zabal zabalik


Pertsona guztiak nahi eta behar dugu etxe bat, baina hori lortzea ez da gauza erraza. Guztioi gustatuko litzaiguke etxe dotorea izatea, baina beste batekin ere konformatuko ginateke, pisuak oso garestiak direlako, eta askotan, bi soldata izan arren ez delako nahikoa izaten. Bankuek gainera ez dituzte laguntza handirik ematen, haiek ere dirua irabazi nahi dutelako, haien negozioa delako. Beraz, ikus dezakegu beti bezala onura lortzen dutenek indartsuenak direla (bankuak eta etxe eraikileak), eta galtzaileak berriz, ahulenak (bezeroak).


Argi dago pisu bat erosteko bi soldata behar direla, hipoteka pagatzeko soldata bat eta bestelakoak ordaintzeko beste soldata. Hau ikusita ulertzekoa da gaur egungo gazteen egoera. Gehienek gurasoen etxean bizi dira eta bikotea eduki arren asko pentsatzen dute bizimodu hori ustea. Gainera, etxean egonda etxekolanak eta gastuak banatzen dira. Hau ez da ohikoena, normalean ama izaten da etxeko lanak egiten dituena eta etxeko zergak gurasoek soilik pagatzen dituzte, baina badira zeregin hauetan parte hartzen dituzten gazteak.


Etzebizitza konpontzeko soluzioak oparoak izan litezke, baina gobernuak bakarrik konpon dezake arazo larri hau. Politikoen eskuan gaude.

3 comentarios:

Ekaitz dijo...

Aupa Jessica! Ikusten dut gogotsu jarraitzen duzula blog honekin. Jarraitu horrela! Hemen uzten dizkizut gomendio batzu...

Erantzungo dizut etxebizitzaren asuntoaren gainean tarte bat hartzen dudanean...


eta arazo honi "bukaera emateko" asmoz --> eta arazo hau konpontzeko asmoz (bukaera emateko erderakada da, eta erderakadak ez zaizkie zuzentzaileei gehiegi gustatzen)

Izan ere, etxe baten baino gehiagoren jabe direnak geroz eta gehiago aberasteko aukera dute --> jabe direnek (haiek DUTE aukera)


Pertsona guztiak nahi eta behar dugu etxe bat,--> pertsona guztiok (hala ere, guztiok, pertsona gabe, zuzenagoa litzatekela uste dut)

Bankuek gainera ez dituzte laguntza handirik ematen --> ez dute laguntza handirik ematen,


asko pentsatzen dute bizimodu hori ustea. --> asko pentsatzen dute bizimodu hori utzi aurretik.

normalean ama izaten da-->ama izaten baita.

etxeko zergak gurasoek soilik pagatzen dituzte, baina badira zeregin hauetan parte hartzen dituzten gazteak.--> Gainera, gurasoak izaten dira etxeko zergak ordaintzen dituztenak, nahiz eta badiren zeregin hauetan parte hartzen duten gazteak.


Etzebizitza konpontzeko soluzioak oparoak izan litezke,--> Etxebizitzaren arazoa konpontzeko soluzioak ugariak izan litezke

Politikoen eskuan gaude.--> Politikoen eskuetan gaude (azken esaldi honek izugarrizko ikara ematen dit, jeje)

XAVI NOVELL dijo...

Zorionak por este blog !
se agradece mucho que gente como tu haga cosas para mantener esta i otras lenguas.

Una de las frases que mas me gustan en euskera es :

KANTADZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKA , pues a cantar i adelante!!!

salut !

nattex-team dijo...

Nik ere zerbait jarriko nuke baina nire euskeraz oso eskasa da.

Euskaltegian nago baina akatz handi egiten ditut eta ez dakit noiz aterako naizen bigarren perfila, hala eta gustiz ere, irakurriko naiz zuk idatziko duzuna, ondo datorkit eta.

Agur.